XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udaletxeak antolatuta, gazteentzat III Uxola Literatur Saria Tolosan

III Uxola Literatur Saria antolatu du Tolosako udaletxeak gazteentzat, OHO, batxilergoa edo lanbide heziketa egiten ari den Tolosaldeko edonork har dezake parte lehiaketa honetan, hitz-neurtuz eta hitz-lauz.

Martxoaren 18rako aurkeztu behar dira lanak, Aste Santua igarotakoan banatuko bait dira sariak.

Euskaraz idatzitakoak eta argitaragabeak bakarrik onartuko dira.

Lan bat baino gehiago ezin dezake aurkeztu idazle bakoitzak.

Makinaz idatziko dira lanak, biko lerro tartea utzirik.

Lehiaketara hiru kopia bidaliko dira, izengoitiz izkutaturik norbere egiazko izen-deiturak, helbidea eta abar.

OHOko Erdi Ziklokoentzat 6.000 pezetako lehen saria eskaintzen da.

Bigarrenarentzat 3.000 eta hirugarrenarentzat 1.500 pezeta.

Goi Ziklokoentzat, 12.000 pezeta, 6.000 eta 3.500 pezeta.

Batxiler mailakoentzat eta Lanbide Eskolakoentzat, 24.000 pezeta, 12.000 eta 6.000 pezeta.